jueves, 9 de noviembre de 2017

HIMBA TRIBUA GIZARTE ALDETIK

NAMIBIAKO HISTORIA

K. a. 26.000an boskimanoen (Namibiako lehen biztanleak) aitzinekoek labar-pinturak egiten zituzten, Afrikako antzinakoenak. Mendeetan zehar migrazio ugari egon ziren, hasieran khoisan etniakoak eta gero bantu etniakoak (gaur egungo biztanleriaren gehiengoa). Namibian oinak jarri zituzten lehen europarrak portugaldarrakizan ziren XVI. mendean, baina Namib eta Kalahari basamortuak hesi handiak bihurtu ziren europarren esplorazio eta kolonizaziorako. XIX. mendean ingeles eta alemaniarraklekutzen hasi ziren Namibian, eta azkenik 1884an alemaniar kolonia bilakatu zen. 1904an hereroak, bantu herri bat, alemaniarren aurka altxatu ziren. Hereroak sarraskituak izan ziren, lehen Waterberg-eko batailan eta gero kontzentrazio-esparruetan. Hereroak gerraren aurretik 80.000 inguru ziren baina 1911n, 15.000 baino ez. Huraxe izan zen XX. Mendeko lehen genozidioa.
1915. urtean, Lehen Mundu Gerran, hegoafrikarrek Namibia hartu zuten, eta 1920an Nazioen Elkarteak Hegoafrikari agindua eman zion Namibia administratzeko. Hurrengo urteetan Hegoafrikatik etorkin zuri ugari bertaratu ziren, beltzak baztertzeko legeak indartu ziren eta haien matxinadak oso gogor zapaldu ziren.
1946. urtean Hegoafrikak Namibiaren anexioa aldarrikatu zuen. NBEk gaitzetsi zuen, baina Hegoafrikak ez zuen NBEren agintea onartu. 1959an Windhoek-en apartheid-aren aurkako manifestazio bat zapaltzean, 57 beltz hil zituzten. 1960an SWAPO (South-West African People's Organisation edo Hego-Mendebaldeko Afrikar Herriaren Erakundea) sortu zen eta 1967an hegoafrikarren aurkako gerrilla- borroka hasi zuten. 1968an NBEk Namibia izena eman zion herrialdeari (ordura arte Hego-Mendebaldeko Afrika deitzen zen). 1979an apartheid-a indargabetu zen. 1989an, SWAPOk lehen hauteskunde benetan demokratikoak irabazi zituen; 1990ean, Namibiak independentzia lortu zuen eta 1994an Walvis Bay (Hegoafrikako barrendegia) berreskuratu.

Namibiako biztanleria, batik bat, iparraldean kontzentratzen da, euri gehien egiten duen aldean. Bantu familiako etniak dira jendetsuenak: ovanboakkavangoak eta hereroakNamak hotentoteak dira jatorriz, eta beste herri bat dute mendean, erdi esklabotasunean: damara herria. Damarak beren nagusien hizkuntzan mintzatzen dira, namaz, alegia. Boskimanoak dira Namibiako etnia antzinakoena, nahiz eta, gaur egun, oso gutxi diren. Botswanako boskimanoekin batera, boerrek sarraskitu zituzten Afrika hegoaldeko lehen biztanle haien azken ondorengoak dira. Khoisan familiako klik hizkuntzez mintzatzen dira (baita hotentoteak ere), eta egungo boskimanoen arbasoak ziren Namibiako labarretako pintura ospetsuen egileak. Arraza zurikoak 100.000 inguru ziren independentziaren aurretik, eta gehienak Namibian geratu ziren. Kolono alemaniarren, afrikanerren eta britainiar jatorriko hegoafrikarren ondorengoak dira. Adin egiturari dagokionez, 0-14 urte bitartekoak biztanleen % 44 dira, 15-64 urte bitartekoak % 52, eta 65 urtez gorakoak % 4 besterik ez. Bizi itxaropena oso laburra dute, batez beste, namibiarrek: gizonezkoek 41 urtekoa eta emakumezkoek 40koa. Emankortasun indizea 4,9 haurrekoa da emakumeko. Biztanle dentsitatea oso eskasa da: 2 biztanle km2-ko.

Himba tribuari dagokionez, Namibiako "Kunene" gunean bizi diren tribu semi-nomada bat da, abeltzaitzarengandik bizi direnak, eta Hereroekin erlazio zuzena dutenak, izan ere, jatorri eta hizkuntza berbera konpartitzen dute (duela 200 urte inguru banandu ziren). Himba tribuak, duela hainbat mendeko tradizio eta bizimodu berdina mantentzen duten afrikar tribu bakarra da.

Tribuaren buruzagia, liderra izateaz gain, lider espirituala da ere. 

Poligamia onartua dago, baina gizon bakoitzak bi egun pasa ditzake emakume bakar batekin, dauzkan beste emakumeei kasurik egin gabe. Esan beharra dago, hala ere, ez dela gizarte guztiz matxista, izan ere emakume baten hilketak zigor handiago bat dakar gizonezko baten hilketarekin konparatuz. 

Duela oso denbora gutxira arte, Himbatarrak gainontzeko biztanleriatik aldenduak bizi izan dira, baina 1990.ean Namibiak independentzia lortu zuenetik, turismoak eraginda, gero eta integratuagoak daude. Honek alde txar anitz ekarri dizkio tribuari, izan ere, turisten eraginez, haien bizitza kaltetu duten elementuak sartzen joan dira beraien kulturan, hala nola litxarreriak, haur gazteei hortzetako gabeziak sorrarazten dizkietenak, edota alkohola, gizonengan batez ere alkoholismo arazo ugari ekarri dizkienak. 

Himba tribuko integranteek ez dute arroparik erabiltzen, beraien genitalak estaltzeko besterik ez. Baina beraien gorputzak apaintzeko hainbat ornamentu erabiltzen dituzte, hala nola lepokoak, belarritako apaingarriak, ile kolore ezberdinak, etab.

Himba tribuaren historian zehar, hainbat ekitaldi pairatu izan dituzte, haientzako kaltegarriak izan direnak. Hainbat lehorteez gain, XX. mende hasieran, Alemaniarren menpe zeudenean, hainbat genozidio saiakera pairatu zituzten. Urte batzuk pasa ondoren, Sudafrikan egon zen gerra dela eta, erdian aurkitu ziren. Gaur egun ere hainbat mehatxuen menpe bizi dira. Azkenekoa, "Kunenen" sortu nahi duten presagaina da, haien ekosistema guztiz suntsituko lukeena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario