jueves, 9 de noviembre de 2017

HIMBA TRIBUA ERLIJIO ALDETIK

Namibiako erlijioa aztertzerakoan, hainbat erlijio mota nagusitzen direla konturatu gara.
%67,6a protestanteak, ebanjelikoak eta independenteak dira; %20a katolikoak dira; %8a erlijio etnikokoak dira; %2a ateoak dira; %1,1 hinduistak dira; eta gainontzeko erlijiokoak %1,3 dira.

Protestantismoa Erreformako dotrinarekin sortutako fede eta praktika erlijiosoak onartzen dituen kristautasunaren adarra da. Era zabalagoan, aldiz, protestantismoa Aita Santuaren agindupetik kanpo dagoen Mendebaldeko Kristautasuna da.

Protestante hitza latinezko protestatiotik (adierazpena) dator. Adierazpen hori Martin Lutherrek egin zuen 1529an Speyerko Dietak aurretik Wormsko Dietak erabakitakoa berretsi zuenarekin ados ez zegoelako.

Ebanjelismoa kristau-federako iturri bakartzat ebanjelioa hartzen duen edozein doktrina edo jarrera. Bereziki Erdi Aroko zenbait mugimendu eta Erreforma ondoko eliza protestanteaz esaten da.
Bere jarraitzaileek Eliza ebanjelikoak osatzen dituzte. Eliza hauek eklesiologia (gobernu) arloan, liturgia (gurtza-estiloia) arloan edo bigarren mailako sinismetan aldeak izan arren, guztiek bere doktrinan hiru sineste oinarriak onartzen dituzte: Hirutasuna, Kristonren Fedearen bitarteko salbamena eta Bibliaren hutsezintasuna.

Katolizismoa kristautasunaren aldaera nagusia da, batez ere Mendebaldeko Europan, Latin Amerikan, Afrikan eta Filipinaketan  zabaldua dagoena. Munduko biztanle guztien seirenak eta fededun kristauen erdiak baino gehiagok dute beren burua katolikotzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario